eu en es fr

ITZAL AKTIBOA
SARIA

SORKUNTZA GAZTEAREN 2018KO ITZAL AKTIBOA SARIA – ARTE GARAIKIDEA

2018KO OTSAILAREN 22A

Gure elkarteak, berriz ere, Itzal aktiboa sariaren lehiaketa antolatzen du, 2018an, Euskal Kultur Erakundearekin eta Uharteko (Nafarroa) Arte Garaikideko Zentroarekin partaidetzan.

Lehiaketa irekia zaio 40 urte baino gutiago dituen eta Euskal Herrian (zazpi probintziak) bizi den edo Euskal Herriarekilako lotura pertsonal azkarra duen edozein artistari. Saria 2 000 eurokoa izanen da. Paraleloki, bi artista Uharteko Arte Garaikideko Zentroan gomitatuak izanen dira, zazpi asteko egonaldi artistikoaren egiteko, 2019ko urtarrilaren 25etik, martxoaren 3ra.

Lehiaketa horren bidez, arte garaikidea euskal testuinguruan integratzea dugu xede, bai eta euskal herriko gaur egungo sorkuntza molde zabalagoan ezagutaraztea. Adierazpen artistiko molde orori irekia izanen zaio lehiaketa.

Hautagaitzen aurkezteko azken epea 2018ko uztailaren 15a izanen da. Finaletarako sailkatuko diren artisten obrak erakusketa kolektibo batean aurkeztuak izanen dira, Donibane Garaziko Apezpikuen Presondegian, 2018ko urrian.

|| PDF ||



Itzal Aktiboa, Zitadelaren karrika, 22 - 64220 DONIBANE GARAZI - +33 6 71 00 57 23

HARREMANA | Legezko oharrak | Diseinua: iF Diseinuak - 2013