eu en es fr

Gaur egungo artean interesatuta dauden pertsonez eta artista-talde batez osatutako elkartea da itzal aktiboa, 2004.urtean sortua.

Donejakue bideko erromerian garrantzizko igarobidea den Donibane Garazin du bere egoitza, Nafarroa Beherearen hiriburuan, hain zuzen.

Erakusketak, pintura-ikastaroak eta beste zenbait ekintza artistiko antolatzen ditu. Artistak egonaldian hartzen ditu, lekuko agintari eta eskolekin ekintza kulturalen prestaketan lan egiten du eta Apolitikoa da, helburu kulturalak baizik ez ditu.

Nortzuk gara?

Hèléne Larralde, hiri-plangintzan aditua, da elkarteko burua. Colette Maitia, ikastegi zuzendari ohia, lehendakari ordea da. iF Matxikote, artista eta grafista, elkarteko idazkaria da. Nicholas Bray, kazetaria, diruzaina da. Josette Dacosta, artista, koordinatzaile nagusia dugu. Sortzaileen artean, Felix Anaut eta Gonzalo Etxebarria, margolariak, eta Iñaki Olazabal, eskultore genituen, baita Juan Luis Baroja Collet grafista, Mañolo Espellet musika erakaslea, eta Carey Good arte historialaria ere.

Zein da Itzal aktiboaren esanahia?

Erakundearen izenak Jorge Oteiza euskaldun eskultorearen olerki bat du oinarri. Olerkiak itzalari egiten dio erreferentzia, argiaren kontrakontu aktibo gisa.

Argia argia baino ez zen
deusezetik
Jainkoak ilunpea sortzen du
eta gaueren ilunpetik
eguna jaiotzen da

eta argiaren egunean itzala jaiotzen da

ez baita argi gabezia negatiboa
ezen guretzat
itz.al izatearen ahalmena da
itzal aktiboa
argiaren presentzia bizia
gure betiereko itzuleraren teoria
itzaletik argira itzultzen gara
gauetik egunera
lurraren itzalean igotzen gara
zeruaren gauetan





Jorge Oteiza : "Existe Dios al Noroeste".


Itzal Aktiboa, Zitadelaren karrika, 22 - 64220 DONIBANE GARAZI - +33 6 71 00 57 23

HARREMANA | Legezko oharrak | Diseinua: iF Diseinuak - 2013