eu en es fr

ARTEA NOKA, ARTEA HIKA – ETXE IKURRETATIK

2018KO MARTXOAREN 06A > 2018KO MARTXOAREN 29A

Emaztearen Nazioarteko Egunaren ospatzeko urte oroz -aurten hamabigarren aldikotz- antolatzen dugun erakusketaren karietarat, Marythé Avella artistak bere margolanak Donibane Garaziko Herriko Etxeko ezkaratzean erakutsi ditu, martxoaren 6tik, asteartearekin, martxoaren 29a arte, ortzegunarekin.

Etxe ikurretatik… Marythé Avellaren margolanek kultura tradizionala eta Pop Artea bateratzen dituzte, euskal etxeetan zizelkaturik ikusten diren ikur eta sinboloetan oinarriturik. Ikur horiek etxeetako atalburuetan, hilarrietan eta makiletan zizelkatuak dira, armairu zaharrak apaintzen dituzte; Euskal Herrian bizi den edonork ezagutzen ditu. Eguzkia, ilargia, izarrak, bihotzak, animaliak, landareak, tresnak: baserrialdeko biziaren bilduma bat zaigu begien aitzinean agertzen.

Marythé Uharte Hiriko gainetako etxalde zahar batean bizi da eta han du lantegia. Mintzo hori ikertzen du, mezu horiek aztertzen… Haren irudimenak zentzu bat moldatzen du eta berriz transkribatzen, gaur egungo publiko bati zuzendurik, margolan koloretsu, bizi eta bihotz berogarri batzuetan.

Etxe ikurretatik Feng Shui irakaspenera

Barneko arkitektura ikasketak egin ondoan, koloreentzat duen zaletasunak naturalki eraman du pintura egitera. Maite du koloreekin jostatzea, haien energiekin bat egitea eta leku baten giroari ekartzen diotena sentitzea.

Baxenabarreko etxe tradizional batean bizi da eta, han ere, ezin zuen bere marka ezarri gabe egon… Bere tximinia zola pintatzen ari zela, Euskaldunek tradizionalki baliatu ikurrak bere koloreetan ezartzeko ideia jin zaio, espontaneoki. Gustukoa du lehengo belaunaldietako praktiken berriz piztea. Izan ere, jendeek beren etxeari hitza ematen zioten, orduan, apainduren bidez.

Apaindura horiek etxeko leku inportanteetan ezartzen zituzten, atalburuan, ate nagusian, tximinian, altzarietan, makiletan… hilarrietan… «ikurretan oinarritu mintzaira sinple eta zuzen bat osatzen zuten». Biziari eta naturari lotu izaera sakratu bat bazuten; etxea eta etxeko bizilagunak gerizatzen zituzten, joritasuna eta emankortasuna ekarriz.

«Etxe Ikurretatik…» sailean, molde sinpleko ikur horiekin jostatzen da, Feng Shui (ekialdeko arkitektura alorreko printzipioa) artearen oinarri tradizionala erabiliz. Oihalean antolatzen ditu, koloreen jokoa gehituz. Hola, lotura bat egiten da ikur guzi horien artean, gure irudimenari bidea irekiz.

ERAKUSKETAREN ORDUTEGIA

Herriko Etxeko ezkaratzean: astelehenetik ortziralerat, 8:30 -12:00 eta 14:00-17:30.

eta Zitadela karrikako 22. zenbakian, larunbat eta igandetan, 15:00-18:00 artean eta hitzorduz: 06 71 00 57 23


Lehengo berriak


"BARRUKO AGERPENAK”: KEIXETA MARGOLARI ETA ZERAMIKAGILE ERAKUSKETA DONIBANE GARAZIN

2017ko Urriaren 05a
> 2017ko Azaroaren 01a

Keixeta margolari eta zeramikagileak bere lanak erakutsiko ditu urriaren 5tik azaroaren 1era arte, Donibane Garaziko apezpikuen presondegian. Erakusketa egunero egongo da zabalik, astearteetan izan ezik; ordutegia 11:00etatik

[irakurri...]

keixeta
Kartzelaratutako irudiak – Juan Luis Baroja Colleten obrak Donibane Garaziko Apezpikuen Presondegian

KARTZELARATUTAKO IRUDIAK – JUAN LUIS BAROJA COLLETEN OBRAK DONIBANE GARAZIKO APEZPIKUEN PRESONDEGIAN

2017ko Ekainaren 08a
> 2017ko Uztailaren 23a

Juan Luis Baroja Collet (Le Creusot, Frantzia, 1957) eskultorea eta grabatzailea da. Bere lana euskal eskultura berriaren ibilbide paraleloan garatu da, beste euskal eskulturaren barnean, Andres Nagel edo Cristina Iglesiasen deklinazio

[irakurri...]

keixeta
Donibane Garazi - erretratu bat

DONIBANE GARAZI - ERRETRATU BAT

2017ko Maiatzaren 20a
> 2017ko Maiatzaren 29a

Itzal aktiboa elkarteak Josette Dacosta-ren “Donibane Garazi - Paintings of Saint Jean Pied de Port” erakusketa La Maison Française d’Oxford-en antolatu du. Josette Dacosta-k, Garaziko Zitadelako karrikan du bere

[irakurri...]

keixeta

Barbara Stammel - margolan eta instalazioak

BARBARA STAMMEL - MARGOLAN ETA INSTALAZIOAK

2016ko Urriaren 01a
> 2016ko Urriaren 30a

Erakusketa Donibane Garaziko Apezpikuen Presondegian Alemanian sorturik, Barbara Stammel-ek Municheko arte ederren eskolan ikasi zuen. Badu hogei bat urte Gipuzkoan bizi dela, Getarian, eta han lan egiten duela. Margotzeko,

[irakurri...]

keixeta
EMAZTEARTEA GARAZIN

EMAZTEARTEA GARAZIN

2016ko Martxoaren 08a
> 2016ko Martxoaren 25a

Iparraldeko eta Nafarroako sei emazte artistak EmazteArtea Garazin erakusketaren hamargarren edizioan parte hartuko dute. Iparraldekoak Lorentxa Beyrie, Maïtxu Juantorena eta Miren Laxague dira. Nafarrakoak Celia Eslava Sotes,

[irakurri...]

keixeta
GazteArtea Garazin

GAZTEARTEA GARAZIN

2015ko Urriaren 03a
> 2015ko Azaroaren 01a

Apezpikuen presondegian eta Donibane Garaziko herriko etxeko ezkaratzean kokatua den erakusketa da. Apezpikuen presondegian, Itzal Aktiboa – Arte Garaikidearen Sorkuntza Gaztearen sariaren bost finalisten lanak ikusgai izanen dira.

[irakurri...]

keixeta
Euskal Herriko hiru artista Pedrazan (Segovia)

EUSKAL HERRIKO HIRU ARTISTA PEDRAZAN (SEGOVIA)

2015ko Uztailaren 25a
> 2015ko Irailaren 30a

Santa Maria elizan, Pedrazako gaztelua Asteazkenetik igandera 11:00-14:00 eta 17:00-20:00 Hiru artista, hiru belaunaldi eta hiru sorkuntza ikuspegi: eskulturak, grabaketak eta margolanak. Irailaren amaierara arte, Santa

[irakurri...]

keixeta

Itzal Aktiboa, Zitadelaren karrika, 22 - 64220 DONIBANE GARAZI - +33 6 71 00 57 23

HARREMANA | Legezko oharrak | Diseinua: iF Diseinuak - 2013