eu en es fr

"BARRUKO AGERPENAK”: KEIXETA MARGOLARI ETA ZERAMIKAGILE ERAKUSKETA DONIBANE GARAZIN

2017KO URRIAREN 05A > 2017KO AZAROAREN 01A

Keixeta margolari eta zeramikagileak bere lanak erakutsiko ditu urriaren 5tik azaroaren 1era arte, Donibane Garaziko apezpikuen presondegian.

Erakusketa egunero egongo da zabalik, astearteetan izan ezik; ordutegia 11:00etatik 12:30era eta 14:30etik 18:30era. Sarrera doan.

ARTISTA

Arroan (Gipuzkoa) jaio zen 1963. urtean. Oso gazterik hasi zen margotzen, bere kasa, eta orduko arte garaikidearen erreferente nagusiak Gaur taldekoak izan zituen: besteak beste, Jose Luis Zumeta, Rafael Ruiz Balerdi, Jorge Oteiza, Eduardo Chillida eta Remigio Mendiburu. Garai hartan, Keixetaren pintura espresionismo abstraktuan koka dezakegu.

Gaztaroan, beste diziplina batzuez gain, zeramika ezagutu zuen Eibarko Unibertsitatean, batez ere tornuan egiten den usadiozko buztingintza interesatu zitzaion, eta hortik abiatuta hartuta ekingo dio gaur egungo obrarako bideari. Ondoren, Aiako tailerrean hartu zuen parte; bertan eskultura eta zeramika landu zituen. Aurrerago, bere lantoki-estudioa sortu zuen Arroan, jaioterrian. Tailer horretan bere pinturak nortasuna lortu zuen, horretarako material bereziak eta bere teknika ezinbestekoak izan ziren; tinta akrilikoak eta paperak erabiliz, collageak egiten hasi zen.

Gaur egun, bere pinturak eta eskulturak esperimentalak eta abstraktuak izaten jarraitzen dute; hala ere, tarteka, irudiak suma ditzakegu. Inguratzen dituen itsasoa eta labarrak (Zumaiako flyscha) agertzen dira bere lanean.

Bere ikasketak osatzeko, serigrafia eta litografiako ikastaroak egin zituen Artelekun, Don Herbertekin.

Hainbat sari jaso ditu bere ibilbide oparoan: lehenengoa 1980. urtean izan zen, Eibarko Unibertsitate Laboralean, pintura eta zeramikan saritu zuten; azkenekoa 2004. urtean, Ordiziako (Gipuzkoa) Arte Plastikoan Goiart saria. Aoizko (Nafarroa) Nazioarteko lehiaketan lehen saria jaso zuen. Eskuraturiko beste sari batzuk: Gipuzkoako Zumarraga eta Urretxukoak, Arabako Amurriokoa, Bizkaiko Abanto Zierbanakoa, eta ezin ahaztu ADAJAko (Avila) XV. sari nazionala eta Gipuzkoako Artista Berriena.

Erakusketa askotan hartu du parte, bakarka nahiz taldean, museo zein galeriatan. Hiri batzuk aipatzearren: Donostia, Iruñea, Bilbo, Gasteiz, Madril, Bartzelona, Santiago de Compostela, Biarritz, Donibane Garazi, Maule, Santander, Ávila, Marbella, etab. Art Madrid bezalako feria nazionaletan ere erakutsi du bere lana.

Egonaldi artistikoak egin ditu Donostiako Artelekun, Zestoako Bainuetxean eta Baigorrin.

Ipuin liburu batzuk eta diskoen azalak irudiztatu ditu eta hainbat instalazio egin ditu. Izenik Gabe 200 x 133 (Zumeta) eta Gazta zati bat (Jon Maia) filmetan ere parte hartu du.

2010. urteaz gero hasi zen zeramika irakasten eskoletan: tornuaren erabilera, rakua, modelaketa, esmaltatzea, etab.

keixeta

keixeta

Lehengo berriak

ARTEA NOKA, ARTEA HIKA – ETXE IKURRETATIK

ARTEA NOKA, ARTEA HIKA – ETXE IKURRETATIK

2018ko Martxoaren 06a
> 2018ko Martxoaren 29a

Emaztearen Nazioarteko Egunaren ospatzeko urte oroz -aurten hamabigarren aldikotz- antolatzen dugun erakusketaren karietarat, Marythé Avella artistak bere margolanak Donibane Garaziko Herriko Etxeko ezkaratzean erakutsi ditu, martxoaren 6tik,

[irakurri...]

Kartzelaratutako irudiak – Juan Luis Baroja Colleten obrak Donibane Garaziko Apezpikuen Presondegian

KARTZELARATUTAKO IRUDIAK – JUAN LUIS BAROJA COLLETEN OBRAK DONIBANE GARAZIKO APEZPIKUEN PRESONDEGIAN

2017ko Ekainaren 08a
> 2017ko Uztailaren 23a

Juan Luis Baroja Collet (Le Creusot, Frantzia, 1957) eskultorea eta grabatzailea da. Bere lana euskal eskultura berriaren ibilbide paraleloan garatu da, beste euskal eskulturaren barnean, Andres Nagel edo Cristina Iglesiasen deklinazio

[irakurri...]

Donibane Garazi - erretratu bat

DONIBANE GARAZI - ERRETRATU BAT

2017ko Maiatzaren 20a
> 2017ko Maiatzaren 29a

Itzal aktiboa elkarteak Josette Dacosta-ren “Donibane Garazi - Paintings of Saint Jean Pied de Port” erakusketa La Maison Française d’Oxford-en antolatu du. Josette Dacosta-k, Garaziko Zitadelako karrikan du bere

[irakurri...]


Barbara Stammel - margolan eta instalazioak

BARBARA STAMMEL - MARGOLAN ETA INSTALAZIOAK

2016ko Urriaren 01a
> 2016ko Urriaren 30a

Erakusketa Donibane Garaziko Apezpikuen Presondegian Alemanian sorturik, Barbara Stammel-ek Municheko arte ederren eskolan ikasi zuen. Badu hogei bat urte Gipuzkoan bizi dela, Getarian, eta han lan egiten duela. Margotzeko,

[irakurri...]

EMAZTEARTEA GARAZIN

EMAZTEARTEA GARAZIN

2016ko Martxoaren 08a
> 2016ko Martxoaren 25a

Iparraldeko eta Nafarroako sei emazte artistak EmazteArtea Garazin erakusketaren hamargarren edizioan parte hartuko dute. Iparraldekoak Lorentxa Beyrie, Maïtxu Juantorena eta Miren Laxague dira. Nafarrakoak Celia Eslava Sotes,

[irakurri...]

GazteArtea Garazin

GAZTEARTEA GARAZIN

2015ko Urriaren 03a
> 2015ko Azaroaren 01a

Apezpikuen presondegian eta Donibane Garaziko herriko etxeko ezkaratzean kokatua den erakusketa da. Apezpikuen presondegian, Itzal Aktiboa – Arte Garaikidearen Sorkuntza Gaztearen sariaren bost finalisten lanak ikusgai izanen dira.

[irakurri...]

Euskal Herriko hiru artista Pedrazan (Segovia)

EUSKAL HERRIKO HIRU ARTISTA PEDRAZAN (SEGOVIA)

2015ko Uztailaren 25a
> 2015ko Irailaren 30a

Santa Maria elizan, Pedrazako gaztelua Asteazkenetik igandera 11:00-14:00 eta 17:00-20:00 Hiru artista, hiru belaunaldi eta hiru sorkuntza ikuspegi: eskulturak, grabaketak eta margolanak. Irailaren amaierara arte, Santa

[irakurri...]


Itzal Aktiboa, Zitadelaren karrika, 22 - 64220 DONIBANE GARAZI - +33 6 71 00 57 23

HARREMANA | Legezko oharrak | Diseinua: iF Diseinuak - 2013