eu en es fr

KARTZELARATUTAKO IRUDIAK – JUAN LUIS BAROJA COLLETEN OBRAK DONIBANE GARAZIKO APEZPIKUEN PRESONDEGIAN

2017KO EKAINAREN 08A > 2017KO UZTAILAREN 23A

Juan Luis Baroja Collet (Le Creusot, Frantzia, 1957) eskultorea eta grabatzailea da. Bere lana euskal eskultura berriaren ibilbide paraleloan garatu da, beste euskal eskulturaren barnean, Andres Nagel edo Cristina Iglesiasen deklinazio esperimentalak bezalakoekin batera.

Erakusketa ekainaren 8tik uztailaren 23ra egunero izango da irekita, astearteetan izan ezik, 11:00etatik 12:30etara eta 14:30etatik 18:30etara, eta uztailak 1etik aurrera 10:30etatik 19:00arte irekita. Sartzea urririk.

Artistaren biografia

Baroja Collet Le Creusot (Frantzian) jaio zen, 1957an. Ama frantsesa eta aita euskalduna izan zituen. 1964an, familia Eibarrera etorri zen.

Damaskinatua Eibarren ikasi zuen eta margotzeari ekin zion autodidakta gisa. 1978an, Eibarren egin zuen bere lehen margo erakusketa. Urte berean, grabatu kalkografikoan barneratu zen Mari Puri Herrero eta Gabriel Ramos Urangaren eskutik.

1983an, Debako Arte Eskolako grabatu gelaren ardura hartu zuen. Ignacio Chillidarekin batera grabatu ezagupenak hobetu zituen. 1987an, praktika eskultorikoa hizkuntzatzat gehitu zuen eta burdina erabiltzen hasi zen espresio material nagusitzat. 1988an, Donostiako San Telmo Museoan antolatutako 10Eskultore Gipuzkoar Gazte erakusketan parte hartzeko aukeratu zuten.1991en, Pablo Gargallo eskultura saria eskuratu zuen.

1995ean, tamainu txikiko eskulturak egiten hasi zen, brontzean galdatuta, Brontze Orijinalak bihurtuko direnak. 1997an, Donostiako Koldo Mitxelenako “Ganbara” gelan Mallarmaren Betazalak (Los párpados de Mallarme) Bibliofilo liburua aurkeztu zuen Michel Hubert Lépicouché poetarekin batera. 2000. urtean, eibartarren omenez, 48 estanpaz osatutako Eibartarrak grabatu seriea aurkeztu zuen.

Urte berean, Begiraden Gurutzaketa (Cruce de Miradas) brontzean egindako eskultura publikoa jarri zuten Eibarren. 2001ean, Espainiak El Cairoko (Egipto) Biurtekarian zuen pabiloian parte hartzeko aukeratu zuten. 2006an, Meridako (México) “Hermandades Escultóricas México-España” erakusketan parte hartzera gonbidatu zuten.

2009an, Baroja Colleten grabatuak eta Txilikuren testuekin osatutako “Piztiario” Bibliofilo liburua aurkeztu zuten Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean. 2010ean, Doñanan (Almonte, Huelva) ospatu zen Artisten Nazioarteko Bigarren Topaketak ekitaldian artista gonbidatua izan zen. 2011n, altzairu herdoilgaitza erabiltzen hasi zen bere lanetan.

|| PDF ||


Lehengo berriak

ARTEA NOKA, ARTEA HIKA – ETXE IKURRETATIK

ARTEA NOKA, ARTEA HIKA – ETXE IKURRETATIK

2018ko Martxoaren 06a
> 2018ko Martxoaren 29a

Emaztearen Nazioarteko Egunaren ospatzeko urte oroz -aurten hamabigarren aldikotz- antolatzen dugun erakusketaren karietarat, Marythé Avella artistak bere margolanak Donibane Garaziko Herriko Etxeko ezkaratzean erakutsi ditu, martxoaren 6tik,

[irakurri...]


"BARRUKO AGERPENAK”: KEIXETA MARGOLARI ETA ZERAMIKAGILE ERAKUSKETA DONIBANE GARAZIN

2017ko Urriaren 05a
> 2017ko Azaroaren 01a

Keixeta margolari eta zeramikagileak bere lanak erakutsiko ditu urriaren 5tik azaroaren 1era arte, Donibane Garaziko apezpikuen presondegian. Erakusketa egunero egongo da zabalik, astearteetan izan ezik; ordutegia 11:00etatik

[irakurri...]

keixeta
Donibane Garazi - erretratu bat

DONIBANE GARAZI - ERRETRATU BAT

2017ko Maiatzaren 20a
> 2017ko Maiatzaren 29a

Itzal aktiboa elkarteak Josette Dacosta-ren “Donibane Garazi - Paintings of Saint Jean Pied de Port” erakusketa La Maison Française d’Oxford-en antolatu du. Josette Dacosta-k, Garaziko Zitadelako karrikan du bere

[irakurri...]

keixeta

Barbara Stammel - margolan eta instalazioak

BARBARA STAMMEL - MARGOLAN ETA INSTALAZIOAK

2016ko Urriaren 01a
> 2016ko Urriaren 30a

Erakusketa Donibane Garaziko Apezpikuen Presondegian Alemanian sorturik, Barbara Stammel-ek Municheko arte ederren eskolan ikasi zuen. Badu hogei bat urte Gipuzkoan bizi dela, Getarian, eta han lan egiten duela. Margotzeko,

[irakurri...]

keixeta
EMAZTEARTEA GARAZIN

EMAZTEARTEA GARAZIN

2016ko Martxoaren 08a
> 2016ko Martxoaren 25a

Iparraldeko eta Nafarroako sei emazte artistak EmazteArtea Garazin erakusketaren hamargarren edizioan parte hartuko dute. Iparraldekoak Lorentxa Beyrie, Maïtxu Juantorena eta Miren Laxague dira. Nafarrakoak Celia Eslava Sotes,

[irakurri...]

keixeta
GazteArtea Garazin

GAZTEARTEA GARAZIN

2015ko Urriaren 03a
> 2015ko Azaroaren 01a

Apezpikuen presondegian eta Donibane Garaziko herriko etxeko ezkaratzean kokatua den erakusketa da. Apezpikuen presondegian, Itzal Aktiboa – Arte Garaikidearen Sorkuntza Gaztearen sariaren bost finalisten lanak ikusgai izanen dira.

[irakurri...]

keixeta
Euskal Herriko hiru artista Pedrazan (Segovia)

EUSKAL HERRIKO HIRU ARTISTA PEDRAZAN (SEGOVIA)

2015ko Uztailaren 25a
> 2015ko Irailaren 30a

Santa Maria elizan, Pedrazako gaztelua Asteazkenetik igandera 11:00-14:00 eta 17:00-20:00 Hiru artista, hiru belaunaldi eta hiru sorkuntza ikuspegi: eskulturak, grabaketak eta margolanak. Irailaren amaierara arte, Santa

[irakurri...]

keixeta

Itzal Aktiboa, Zitadelaren karrika, 22 - 64220 DONIBANE GARAZI - +33 6 71 00 57 23

HARREMANA | Legezko oharrak | Diseinua: iF Diseinuak - 2013