eu en es fr

EMAZTEARTEA GARAZIN

2016KO MARTXOAREN 08A > 2016KO MARTXOAREN 25A

Iparraldeko eta Nafarroako sei emazte artistak EmazteArtea Garazin erakusketaren hamargarren edizioan parte hartuko dute.

Iparraldekoak Lorentxa Beyrie, Maïtxu Juantorena eta Miren Laxague dira. Nafarrakoak Celia Eslava Sotes, Teresa Sabaté eta Virginia Santos Itoiz.

Erakusketaren estreinaldia martxoaren 11n iraganen da, La Maison elkarteko erakusketen arduradun nagusia den François Loustau jaunak eman "Actualités dans l'art contemporain en Pays Basque: la contribution des femmes (Euskal Herriko arte garaikideko berriak: emazteen ekarpena)" mintzaldiarekin, 18:30etan, Herriko Etxeko Ohorezko Salan.

Erakusketaren denboran, Itzal aktiboa elkarteak eskolei bisitak proposatuko dizkie, haurreri zuzendu joko-gida batez lagundurik, eta ateleriak ere antolatuko ditu.

ERAKUSKETAREN ORDUTEGIAK:

Donibane Garaziko Herriko Etxeko ezkaratzean, astelehenetik ostirala arte, 9:00-12:00 eta 14:00-17:30

Zitadela karrikako 22. zenbakian, osteguna, ostirala, larunbat eta igandetan, 15:00-18:00 eta hitzorduz: 06 71 00 57 23


EMAZTEARTEA GARAZIN: 6 artistak

Lorentxa Beyrie

Lorentxa Beyrie

Lorentxa Beyrie (Kanbo, 1975). Bordeleko Unibertsitatean etnologia eta antropologia ikasi zituen. Euskal militantea da. Badu 15 urte preso dela, bere engaiamenduarengatik. Presondegian, pintura deskubritu zuen eta horrek adierazteko eta bere izpiritu askatasunaren atxikitzeko bidea eman dio. Autodidakta da. Zur-ikatza eta pastela erabiltzen ditu, eta horrela bere esperantza, zorion edo tristezia mementoak adierazten ditu.

Celia Eslava Sotes

Celia Eslava Sotes

Celia Eslava Sotes (1955, Iruñea). Naturaren eta jendearen arteko ikuste dialektika bat garatzen du, eskulturazko ikerketa baten bidez, non habiaren kontzeptua barnatzen baitu. Hariz eta oihalez egin sorkuntza batzuetarik abiatuz, oihalak jantzi edo habi gisa erabiltzean sortzen duen babes eta muga espazioaren ezagutzera gomitatzen gaitu. EHU-n Arte Ederretan Lizentziatua da. Iruñean bizi da eta han lan egiten du.

Maïtxu Juantorena

Maïtxu Juantorena

Maïtxu Juantorena (Baigorri, 1969). Arte Aplikatuetako Girondako Departamenduko Eskolan ikasi zuen. Ondotik, Parisen eta gero Euskal Herriko kostaldean bizi izan zen, bere sorterrirat itzuli baino lehen. Autodidakta da. Kolorez aberatsak eta lore delikatasunez beterik diren margolanak egiten ditu, irudimenezko ingurumen baten bortak irekiz, nun amets guziak onartuak baitira.

Miren Laxague

Miren Laxague

Miren Laxague (Donapaleu, 1979). Angelun bizi da eta han lan egiten du. Paueko eta gero Nanteseko Arte Ederren eskolan ikasi zuen. Akuarela eta akrilikoa erabiltzen ditu eta emazteen ikerketa psikologikoan berezitu da. Autopotret bilduma bat erakusten du, bai eta Shakespeareren Hamlet tragediako Opheliaren figura erromantiko mitikoak inspiratu margolan haundi bat.


Teresa Sabaté

Teresa Sabaté

Teresa Sabaté (Iruñea, 1955). Margolanak brodatzen ditu, nun bere biziko ibilbidea esploratzen baitu. Bere burua irudikatzen du, buruko gorria duen emazte ttipi baten bidez, bidaiatzen eta zernahi abentura bizitzen ari. Oihal haundi batzuetan, kurritu dituen hirietako planoak erakusten ditu. Iruñean bizi da eta han lan egiten du.

Virginia Santos Itoiz

Virginia Santos Itoiz

Virginia Santos Itoiz (Iruñea, 1975). Bere margolanetan, jendearen intimitatea esploratzen du. Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederretako diploma badu. Iruñean bizi da eta han lan egiten du. Zur-ikatzez eta olioarekin margotu marrazki haundien bidez, haur denborako ametsak eta beldurrak ikertzen ditu, bai eta helduen nortasun alorreko obsesioak.


Lehengo berriak

ARTEA NOKA, ARTEA HIKA – ETXE IKURRETATIK

ARTEA NOKA, ARTEA HIKA – ETXE IKURRETATIK

2018ko Martxoaren 06a
> 2018ko Martxoaren 29a

Emaztearen Nazioarteko Egunaren ospatzeko urte oroz -aurten hamabigarren aldikotz- antolatzen dugun erakusketaren karietarat, Marythé Avella artistak bere margolanak Donibane Garaziko Herriko Etxeko ezkaratzean erakutsi ditu, martxoaren 6tik,

[irakurri...]


"BARRUKO AGERPENAK”: KEIXETA MARGOLARI ETA ZERAMIKAGILE ERAKUSKETA DONIBANE GARAZIN

2017ko Urriaren 05a
> 2017ko Azaroaren 01a

Keixeta margolari eta zeramikagileak bere lanak erakutsiko ditu urriaren 5tik azaroaren 1era arte, Donibane Garaziko apezpikuen presondegian. Erakusketa egunero egongo da zabalik, astearteetan izan ezik; ordutegia 11:00etatik

[irakurri...]

keixeta
Kartzelaratutako irudiak – Juan Luis Baroja Colleten obrak Donibane Garaziko Apezpikuen Presondegian

KARTZELARATUTAKO IRUDIAK – JUAN LUIS BAROJA COLLETEN OBRAK DONIBANE GARAZIKO APEZPIKUEN PRESONDEGIAN

2017ko Ekainaren 08a
> 2017ko Uztailaren 23a

Juan Luis Baroja Collet (Le Creusot, Frantzia, 1957) eskultorea eta grabatzailea da. Bere lana euskal eskultura berriaren ibilbide paraleloan garatu da, beste euskal eskulturaren barnean, Andres Nagel edo Cristina Iglesiasen deklinazio

[irakurri...]

keixeta

EMAZTEENARTEA GARAZIN

EMAZTEENARTEA GARAZIN

2017ko Martxoaren 08a
> 2017ko Martxoaren 31a

Iparraldeko hiru emazte artistak EmazteArtea Garazin erakusketaren hamargarren edizioan parte hartu dute. Grafista ofizioz, Marie-Josée Arosteguy Ortzaizen bizi da. Hor, margoak edo obrak sortzen ditu lurra, hautsa, kolore-gai edo

[irakurri...]

keixeta
Barbara Stammel - margolan eta instalazioak

BARBARA STAMMEL - MARGOLAN ETA INSTALAZIOAK

2016ko Urriaren 01a
> 2016ko Urriaren 30a

Erakusketa Donibane Garaziko Apezpikuen Presondegian Alemanian sorturik, Barbara Stammel-ek Municheko arte ederren eskolan ikasi zuen. Badu hogei bat urte Gipuzkoan bizi dela, Getarian, eta han lan egiten duela. Margotzeko,

[irakurri...]

keixeta
GazteArtea Garazin

GAZTEARTEA GARAZIN

2015ko Urriaren 03a
> 2015ko Azaroaren 01a

Apezpikuen presondegian eta Donibane Garaziko herriko etxeko ezkaratzean kokatua den erakusketa da. Apezpikuen presondegian, Itzal Aktiboa – Arte Garaikidearen Sorkuntza Gaztearen sariaren bost finalisten lanak ikusgai izanen dira.

[irakurri...]

keixeta
Euskal Herriko hiru artista Pedrazan (Segovia)

EUSKAL HERRIKO HIRU ARTISTA PEDRAZAN (SEGOVIA)

2015ko Uztailaren 25a
> 2015ko Irailaren 30a

Santa Maria elizan, Pedrazako gaztelua Asteazkenetik igandera 11:00-14:00 eta 17:00-20:00 Hiru artista, hiru belaunaldi eta hiru sorkuntza ikuspegi: eskulturak, grabaketak eta margolanak. Irailaren amaierara arte, Santa

[irakurri...]

keixeta

Itzal Aktiboa, Zitadelaren karrika, 22 - 64220 DONIBANE GARAZI - +33 6 71 00 57 23

HARREMANA | Legezko oharrak | Diseinua: iF Diseinuak - 2013