eu en es fr

MAITE PINTOK 2018KO ITZAL AKTIBOA SARIA ESKURATU DU

2018KO URRIAREN 06A

Bilboko Maite Pinto hautatua izan da Itzal Aktiboak antolatzen duen "GazteArtea", sorkuntza garaikidearen saridun gisa, "The Kindness of Strangers" (Kanpotarren adeitasuna) proiektuari esker. Proiektu horrek Espainiako Gerla Zibilaren denboran Ingalaterrara igorriak izan ziren 4 000 haur errefuxiatuen historia kontatzen du.

Maite Pinto Logroñon sortua da, 1993an. Arte Ederrak ikasi ditu, Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) eta gero Ingalaterrako Manchester School of Art eskolan. Han, Masterra eskuratu du. Manchesterren, haur errefuxiatuen historiaren berri ukan du. 1937an, 4 000 haur atera ziren Santurtzitik, Habana itsasontzian, Gerla Zibileko bortizkeriatik ihesi.

Bidaia latza izan zen, 800 pertsonaren hartzeko prestatua zen itsasontzi hortan. Boluntario britainiarrek presaka prestatu kanpaleku batzuetan pasatu aste luze batzuen ondotik, Erresuma Batuko erakunde eta pertsona andana batek beren gain hartu zituzten.

Gerla Zibila bururatu ondoan, haur horietarik batzuk etxera itzuli ziren, baina beste batzuk Ingalaterran gelditu ziren. Esperientzia horrek lotura azkarrak sortu ditu haur horien artean; lotura horiek gaur egun oraino irauten dute.

Lehiaketa honentzat, Maite Pinto artistak proiektu bat aurkeztu du, “The Kindness of Strangers" deitu duena. Euskal Herriko haur horien oroitarazteko sortu den “Association for the UK Basque Children” elkartearen artxiboetan aurkitu argazki batzuetarik abiatuz, aquatinta eta monotipoak sortu ditu: artxibo horretan dauden irudi zahar horiek berreginez, Maite Pintok memoria berri bat sortzen du eta gure gaur egungo testuinguruko errefuxiatuen krisiarekin lotzen du, tintaren absentzien eta presentzien bitartez.

Irudien arima memoria grafikotik haratago doa; haren xedea esperientzian dago, hausnarketa bat sortzeko, non denbora eta toki geografikoaren kontzeptuak alde batera uzten baitira eta behin eta berriro errepikatzen den gertaera historikoan (emigrazioan) arreta jartzen baita.

Maite Pintok grabaduraren teknika ongi menderatzen duela erakutsi du; gainera, gertakari historikoen oroimena eta gaur egun irauten duen egoera bat —munduko errefuxiatuen oraingo krisia— elkarri lotzen jakin du. Epaimahaiari hori gustatu zaio.

2 000 euroko Itzal Aktiboa diru-laguntzak Euskal Herrian bizi eta lan egiten duen 40 urtez petikako artista gazte bat sariztatzen du. 34 hautagai aurkeztu dira Itzal Aktiboa elkarteak Euskal Kultur Erakundearen eta Uharteko (Nafarroa) Arte Garaikideko Zentroaren partaidetzarekin antolatzen duen lehiaketa honetarako.


Lehengo berriak

Uharte Zentroak hiru artista hautatu ditu egoitza artistiko eginko

UHARTE ZENTROAK HIRU ARTISTA HAUTATU DITU EGOITZA ARTISTIKO EGINKO

2018ko Urriaren 06a

Uharte Zentroak hiru artista hautatu ditu 2018ko Itzal Aktiboa sariaren baitan, Natacha Sansoz (Carcassonne, 1981), Irati Inoriza (Balmaseda, 1992) eta Blanca Ortiga (Hornos de Moncalvillo, La Rioja, 1984),

[irakurri...]

Eluska Zabalok Nautilus Lanzarote saria irabazi du, Itzal aktiboa lehiaketaren karietara

ELUSKA ZABALOK NAUTILUS LANZAROTE SARIA IRABAZI DU, ITZAL AKTIBOA LEHIAKETAREN KARIETARA

2018ko Irailaren 17a

Itzal Aktiboaren partaide gisa Sorkuntza Gaztea Arte Garaikidea - Itzal Aktiboa sarian parte hartuz, Nautilus Lanzarotek Eluska Zabalo hautatu du bi asteko egonaldi artistikoa egiteko, 2019an, Lanzaroten (Kanaria uharteak). Nautilus

[irakurri...]

Nautilus Lanzarotek egonaldi artistiko bat proposatzen du, Itzal aktiboarekin bat eginez

NAUTILUS LANZAROTEK EGONALDI ARTISTIKO BAT PROPOSATZEN DU, ITZAL AKTIBOAREKIN BAT EGINEZ

2018ko Ekainaren 27a

Aurten, berriz ere, Sorkuntza Gaztea Arte Garaikidea - Itzal Aktiboa 2018ko sariaren karietara, Nautilus Lanzarotek artista gazte bati bi asteko egonaldi artistikoa proposatuko dio. Egonaldi artistiko hau Lanzaroten iraganen da (Kanaria

[irakurri...]


Mintzaldi bat Marythé Avella-ren eskutik: « Un regard d’artiste sur les linteaux basques »

MINTZALDI BAT MARYTHé AVELLA-REN ESKUTIK: « UN REGARD D’ARTISTE SUR LES LINTEAUX BASQUES »

2018ko Martxoaren 01a

Emazteen nazioarteko eguna dela eta, Itzal aktiboa elkarteak eta Donibane Garaziko Herriko Etxeak “UN REGARD D’ARTISTE SUR LES LINTEAUX BASQUES” mintzaldirat gomitatzen zaituzte atseginez, Marythé Avella-ren eskutik, 2018ko

[irakurri...]

ARTEA NOKA, ARTEA HIKA - L'ART AU FéMININ XII

ARTEA NOKA, ARTEA HIKA - L'ART AU FéMININ XII

2018ko Urtarrilaren 31a

Emaztearen Nazioarteko Egunaren ospatzeko urte oroz -aurten hamabigarren aldikotz- antolatzen dugun erakusketaren karietarat, Marythé Avella artistak bere margolanak Donibane Garaziko Herriko Etxeko ezkaratzean erakutsiko ditu, martxoaren

[irakurri...]


"BARRUKO AGERPENAK”: KEIXETA MARGOLARI ETA ZERAMIKAGILE ERAKUSKETA DONIBANE GARAZIN

2017ko Irailaren 16a

Keixeta margolari eta zeramikagileak bere lanak erakutsiko ditu urriaren 5tik azaroaren 1era arte, Donibane Garaziko apezpikuen presondegian. Erakusketa egunero egongo da zabalik, astearteetan izan ezik; ordutegia 11:00etatik 12:30era

[irakurri...]

Barruko Agerpenak | Keixeta
Juan Luis Baroja Collet - erakusketa Donibane Garazin

JUAN LUIS BAROJA COLLET - ERAKUSKETA DONIBANE GARAZIN

2017ko Ekainaren 05a

Erakusketa Donibane Garaziko Apezpikuen Presondegian (Zitadelako karrikan, 41) ekainaren 8tik uztailaren 23ra egunero izango da irekita, astearteetan izan ezik, 11:00etatik 12:30etara eta 14:30etatik 18:30etara, eta uztailak 1etik

[irakurri...]

Barruko Agerpenak | Keixeta

Juan Luis Baroja Collet - erakusketa Donibane Garazin

JUAN LUIS BAROJA COLLET - ERAKUSKETA DONIBANE GARAZIN

2017ko Ekainaren 05a

Erakusketa Donibane Garaziko Apezpikuen Presondegian (Zitadelako karrikan, 41) ekainaren 8tik uztailaren 23ra egunero izango da irekita, astearteetan izan ezik, 11:00etatik 12:30etara eta 14:30etatik 18:30etara, eta uztailak 1etik

[irakurri...]

Barruko Agerpenak | Keixeta
Euskararen eta euskal kantuaren historia

EUSKARAREN ETA EUSKAL KANTUAREN HISTORIA

2017ko Maiatzaren 23a

Josette Dacosta-ren “Donibane Garazi - Paintings of Saint-Jean-Pied-de-Port” erakusketaren estreinatzea dela eta, La Maison Française d’Oxford-ek "Euskararen eta euskal kantuaren historia" mintzaldi antolatu du.

[irakurri...]

Barruko Agerpenak | Keixeta
Itzal Aktiboa Korrikaren alde

ITZAL AKTIBOA KORRIKAREN ALDE

2017ko Apirilaren 03a

Joan den Martxoaren 30an, ostegunarekin, Korrikaren 20. edizioa Otxandiotik (Bizkaia) abiatu zen. Itzal Aktiboa harro dago horretan parte hartzeagatik Nafarroa Beheretik igarotzerakoan. Elkarte kide dugun Piarres Erdozaintzik du lekukoa

[irakurri...]

Barruko Agerpenak | Keixeta
KATALINA DE ERAUSO – EZ OHIKO EMAZTEA

KATALINA DE ERAUSO – EZ OHIKO EMAZTEA

2017ko Otsailaren 28a

Emazteen nazioarteko eguna dela eta, "KATALINA DE ERAUSO – EZ OHIKO EMAZTEA" mintzaldia Euskal kultur erakunde eta Donibane Garaziko Herriko Etxearen sostenguarekin antolatu dugu. Moja alfereza deitua, abenturazalea, moja eta

[irakurri...]

Barruko Agerpenak | Keixeta
Barbara Stammel - margolan eta instalazioak

BARBARA STAMMEL - MARGOLAN ETA INSTALAZIOAK

2016ko Irailaren 30a

Erakusketa Donibane Garaziko Apezpikuen Presondegian 2016ko urriaren 1.etik 30era Erakusketaren estreinaldia urriaren 7an, ostiralarekin, 18:30etan Alemanian sorturik, Barbara Stammel-ek

[irakurri...]

Barruko Agerpenak | Keixeta

Itzal Aktiboa, Zitadelaren karrika, 22 - 64220 DONIBANE GARAZI - +33 6 71 00 57 23

HARREMANA | Legezko oharrak | Diseinua: iF Diseinuak - 2013