eu en es fr

UHARTE ZENTROAK HIRU ARTISTA HAUTATU DITU EGOITZA ARTISTIKO EGINKO

2018KO URRIAREN 06A

Uharte Zentroak hiru artista hautatu ditu 2018ko Itzal Aktiboa sariaren baitan, Natacha Sansoz (Carcassonne, 1981), Irati Inoriza (Balmaseda, 1992) eta Blanca Ortiga (Hornos de Moncalvillo, La Rioja, 1984), artistek Egoitza artistiko bat egingo dute Habitación programaren baitan.

Hiruek, performancea eta instalakuntzen bidez garatzen dute beraien praktika eta egungo gizartearen jarrerak eta jokaerak aztertzen aritzen dira.

Natacha Sansozek, diziplina anitzeko artistak, ehun-artea, performanceak eta instalazioak lantzen ditu. Harremanaren artista, lotura ikusezinak ehuntzen ditu pertsonen, jakintzen, lurraldeen, hizkuntzen eta diziplina artistikoen artean. Gazte Artea Garazin erakusketan Itzal Aktiboa Sarian sailkatutako lanak erakusten dira, horretarako, artistak erakusketa testuingurura eramango du 2017az geroztik beste artista baten konpainian hainbat herrialdetan bizi izandako mugaz gaindiko esperientzia.

Zera azaltzen digu: “2015an, etxea Baionan ezarri nuen baina data hartaz gero, nire maletekin Europako muga batetik bestera ibili naiz. Mugaz gaindiko lurralde batean bizitzeak ekartzen duen konplexutasunak eta aberastasunak urrats bat alde batera egiteko gogoa eman zidan. Horrela erabaki genuen Henri Devier, Wilden ezizenaz ezagutuak eta nik, Natach’Apache ezizena harturik, batzea, eta bideari lotu gatzaio gibelera begiratu gabe. 2017ko hastapenaz geroz, elkarrekin ibiltzen gara «okupazio entsegu» bat egiteko, utzi ez dezakegun ekintza gisa hartuta.“

“«A Freaky Wedding In The Empty Shack» deitu dugun instalazioaren ideia, «liskarra» izeneko tapizaren inguruan esperimentazio hori zabal-zabala ezartzea da. Tapiz hori eskuz egina da Turkiako hegoaldean, irakurtzeko lekua, atseden hartzekoa, mintzatzeko lekua, proiekzio lekua eta joko lekua da aldi berean; intimoa eta lagun artekoa ere bada, bizi zati batzuk agertzekoa, beste leku batean aliantzak egiten jakin duten gizon eta emazte batzuen historia entzunaraztekoa, eta erlazioa errazten duen objektu hori, trukaketen eta jakiteen ekonomia berri bat elkarrekin egiteko. Proiektu horren helburua, gonbidatua bere osotasunean galdekatzea da, mintzairak, kontakizunak, mugak, gerlak kontatzera, behin eta berriz agertzen den «zubiaren» irudiaren eta ehuntzearen metaforaren bitartez.“

Irati Inorizaren lana, entsegu bisuala eta ekosistema artistikoen eraikuntzaren artean kokatzen da. Testuinguruaren harremanen bidez lekua hartuz, aldaketan dagoen gizarteko indibiduoaren eta bere identitatearen, norbanakoa edo kolektiboa, eraikuntza erosoaren inguruko nozioez eztabaidatzen du.

Eguneroko arakatzean laguntzen duen eta testuinguruaren elkarbizitza argitzen laguntzen dion elementu gisa ulertzen du artea. Zatikatze estrategiak, errepikapenak eta jokoa erabiltzen ditu piezen sorkuntzan, batez ere bideo-performatiboetan, hauek, errealitatearen ertzean forma poetikoarekin sortzen direlarik.

Itzal Aktiboa Sarian, LEAP OF FAITH izeneko instalazioa aurkeztu du, abiapuntua, Interneten argitaratutako, 2016ko Río de Janeiroko olinpiar jokoetan, garaile suertatu zen Simone Biles gimnasta artistiko estatubatuarraren bideo bat da.

“Eragiten didaten, inguratzen nauten eta testuinguruarekin harremantzen nauten elementuak biltzen ditut. Bildutakoarekin ikerketa, testuinguratzea eta irudietan itzulpena egiteko harremana ezartzen dut. Erabiltzen ditudan loturek, irudiz eta testuz osatutako emaitza ematen dute, eta agerian uzten dituzte kultura garaikidearen bi oinarrizko alderdi: irakurketa bakarreko egoera jakin baten konplexutasuna eta menderaezintasuna eta gure eraikuntza soziala aztertzeko irudi baten gaitasuna.”

Blanca Ortigak zientzia politikoetako formakuntza du, bai eta sorkuntza eszenikoan eta Arte Ederretan. Ikerketari eta sorkuntza garaikideari emana da. Haren sorkuntzak nazioarteko egitura anitzetan aurkeztuak izan dira: Galería Jorge Alcolea (Madril), A.F.O (Linz), I.A.M. Gallery (Berlin), Fieber Festival (Berlin), Museo Wurth, Centro Cultural Montehermoso, Museo Artium, Teatros del Canal, Festival Veranos de la Villa, III eta IV Encuentro Internacional de Mujeres Creadoras, Lima, Manta, Cuba, Guayaquil eta Bogotáko nazioarteko festibalak, besteak beste.

Praktika artistikoen tentsioak mugako lekuak zapartatzeko duen gaitasunaz interesaturik, bere urraspidea antzerkiaren eta zizelkaduraren artean ezartzen du, elkartzeko eta lekualdatzeko toki batean aurkitzeko. Itzal Aktiboa lehiaketako sariaren karietara, Before Inhaling izeneko proiektu bat aurkeztu du:

«Before Inhaling hatsa hartzeko momentuaren aitzinekoa da, arnasa geldirik den unea, non mugimendua erortzen baita eta gorputza nehongo ez-leku batean dilindan agertzen den. Menturaz babes eta biziraupen ekintza bezala, uzkurtzeko leku bat, nork bere burua ezagutzeko. Agian, beste leku batean sortzeko, desira antolatzen den eta guduan sartzeko gerla-estrategia bat onartzen duen lekuan.»

Proiektu horretan, abiapuntu gisa erreferentzia artistikoak edo gertakari eta egoera historikoak harturik, artistak nozio batzuk – eta haien artean dagoen tentsioa – jokoan jartzen ditu, hala nola, gorputza eta mugimendua, edo desira eta bortizkeria, «leku bat xerkatzen duen, toki bat (ez dakigu oraino zer) xerkatzen duen praxi bat» esploratzeko.


Lehengo berriak

MAITE PINTOK 2018KO ITZAL AKTIBOA SARIA ESKURATU DU

MAITE PINTOK 2018KO ITZAL AKTIBOA SARIA ESKURATU DU

2018ko Urriaren 06a

Bilboko Maite Pinto hautatua izan da Itzal Aktiboak antolatzen duen "GazteArtea", sorkuntza garaikidearen saridun gisa, "The Kindness of Strangers" (Kanpotarren adeitasuna) proiektuari esker. Proiektu horrek Espainiako Gerla Zibilaren

[irakurri...]

Eluska Zabalok Nautilus Lanzarote saria irabazi du, Itzal aktiboa lehiaketaren karietara

ELUSKA ZABALOK NAUTILUS LANZAROTE SARIA IRABAZI DU, ITZAL AKTIBOA LEHIAKETAREN KARIETARA

2018ko Irailaren 17a

Itzal Aktiboaren partaide gisa Sorkuntza Gaztea Arte Garaikidea - Itzal Aktiboa sarian parte hartuz, Nautilus Lanzarotek Eluska Zabalo hautatu du bi asteko egonaldi artistikoa egiteko, 2019an, Lanzaroten (Kanaria uharteak). Nautilus

[irakurri...]

Nautilus Lanzarotek egonaldi artistiko bat proposatzen du, Itzal aktiboarekin bat eginez

NAUTILUS LANZAROTEK EGONALDI ARTISTIKO BAT PROPOSATZEN DU, ITZAL AKTIBOAREKIN BAT EGINEZ

2018ko Ekainaren 27a

Aurten, berriz ere, Sorkuntza Gaztea Arte Garaikidea - Itzal Aktiboa 2018ko sariaren karietara, Nautilus Lanzarotek artista gazte bati bi asteko egonaldi artistikoa proposatuko dio. Egonaldi artistiko hau Lanzaroten iraganen da (Kanaria

[irakurri...]


Mintzaldi bat Marythé Avella-ren eskutik: « Un regard d’artiste sur les linteaux basques »

MINTZALDI BAT MARYTHé AVELLA-REN ESKUTIK: « UN REGARD D’ARTISTE SUR LES LINTEAUX BASQUES »

2018ko Martxoaren 01a

Emazteen nazioarteko eguna dela eta, Itzal aktiboa elkarteak eta Donibane Garaziko Herriko Etxeak “UN REGARD D’ARTISTE SUR LES LINTEAUX BASQUES” mintzaldirat gomitatzen zaituzte atseginez, Marythé Avella-ren eskutik, 2018ko

[irakurri...]

ARTEA NOKA, ARTEA HIKA - L'ART AU FéMININ XII

ARTEA NOKA, ARTEA HIKA - L'ART AU FéMININ XII

2018ko Urtarrilaren 31a

Emaztearen Nazioarteko Egunaren ospatzeko urte oroz -aurten hamabigarren aldikotz- antolatzen dugun erakusketaren karietarat, Marythé Avella artistak bere margolanak Donibane Garaziko Herriko Etxeko ezkaratzean erakutsiko ditu, martxoaren

[irakurri...]


"BARRUKO AGERPENAK”: KEIXETA MARGOLARI ETA ZERAMIKAGILE ERAKUSKETA DONIBANE GARAZIN

2017ko Irailaren 16a

Keixeta margolari eta zeramikagileak bere lanak erakutsiko ditu urriaren 5tik azaroaren 1era arte, Donibane Garaziko apezpikuen presondegian. Erakusketa egunero egongo da zabalik, astearteetan izan ezik; ordutegia 11:00etatik 12:30era

[irakurri...]

Barruko Agerpenak | Keixeta
Juan Luis Baroja Collet - erakusketa Donibane Garazin

JUAN LUIS BAROJA COLLET - ERAKUSKETA DONIBANE GARAZIN

2017ko Ekainaren 05a

Erakusketa Donibane Garaziko Apezpikuen Presondegian (Zitadelako karrikan, 41) ekainaren 8tik uztailaren 23ra egunero izango da irekita, astearteetan izan ezik, 11:00etatik 12:30etara eta 14:30etatik 18:30etara, eta uztailak 1etik

[irakurri...]

Barruko Agerpenak | Keixeta

Juan Luis Baroja Collet - erakusketa Donibane Garazin

JUAN LUIS BAROJA COLLET - ERAKUSKETA DONIBANE GARAZIN

2017ko Ekainaren 05a

Erakusketa Donibane Garaziko Apezpikuen Presondegian (Zitadelako karrikan, 41) ekainaren 8tik uztailaren 23ra egunero izango da irekita, astearteetan izan ezik, 11:00etatik 12:30etara eta 14:30etatik 18:30etara, eta uztailak 1etik

[irakurri...]

Barruko Agerpenak | Keixeta
Euskararen eta euskal kantuaren historia

EUSKARAREN ETA EUSKAL KANTUAREN HISTORIA

2017ko Maiatzaren 23a

Josette Dacosta-ren “Donibane Garazi - Paintings of Saint-Jean-Pied-de-Port” erakusketaren estreinatzea dela eta, La Maison Française d’Oxford-ek "Euskararen eta euskal kantuaren historia" mintzaldi antolatu du.

[irakurri...]

Barruko Agerpenak | Keixeta
Itzal Aktiboa Korrikaren alde

ITZAL AKTIBOA KORRIKAREN ALDE

2017ko Apirilaren 03a

Joan den Martxoaren 30an, ostegunarekin, Korrikaren 20. edizioa Otxandiotik (Bizkaia) abiatu zen. Itzal Aktiboa harro dago horretan parte hartzeagatik Nafarroa Beheretik igarotzerakoan. Elkarte kide dugun Piarres Erdozaintzik du lekukoa

[irakurri...]

Barruko Agerpenak | Keixeta
KATALINA DE ERAUSO – EZ OHIKO EMAZTEA

KATALINA DE ERAUSO – EZ OHIKO EMAZTEA

2017ko Otsailaren 28a

Emazteen nazioarteko eguna dela eta, "KATALINA DE ERAUSO – EZ OHIKO EMAZTEA" mintzaldia Euskal kultur erakunde eta Donibane Garaziko Herriko Etxearen sostenguarekin antolatu dugu. Moja alfereza deitua, abenturazalea, moja eta

[irakurri...]

Barruko Agerpenak | Keixeta
Barbara Stammel - margolan eta instalazioak

BARBARA STAMMEL - MARGOLAN ETA INSTALAZIOAK

2016ko Irailaren 30a

Erakusketa Donibane Garaziko Apezpikuen Presondegian 2016ko urriaren 1.etik 30era Erakusketaren estreinaldia urriaren 7an, ostiralarekin, 18:30etan Alemanian sorturik, Barbara Stammel-ek

[irakurri...]

Barruko Agerpenak | Keixeta

Itzal Aktiboa, Zitadelaren karrika, 22 - 64220 DONIBANE GARAZI - +33 6 71 00 57 23

HARREMANA | Legezko oharrak | Diseinua: iF Diseinuak - 2013