Irati Inorizak eta Natacha Sansozek

2019ko Otsailaren 14a

Irati Inorizak eta Natacha Sansozek, Habitación: Trans-Humus, prozesuan dagoen erakusketa gunean orain arte garatutako lana aurkeztuko dute. Uharte Zentroan egoitza bat egiteko hautatuak izan ziren artistak Itzal Aktiboa Sarian aurkeztu ondoren, sei astez, bestearen praktikarekiko gerturatze bat proposatzen dute, beraien gorputzak espazio publikoarekin harremantzean hasten diren ardurak trukatzeko.

Aurkezpena otsailaren 15ean egingo da, arratsaldeko 18:30ean Uharte Zentroko Habitación espazioan, aurretik, arratsaldeko 17:00ak inguruan, Natacha Sansozek, “Brodatu eta zopa esperimentalak” performance parte-hartzailera gonbidatzen gaitu, ahal bada, ezkontzetara joateko jantziekin, zopa prestatzeko gogoarekin, zopa egiteko osagai batekin eta labanarekin joan behar da.

Irati Inoriza Euskal Herriko Unibertsitatean Arte graduduna da (2015), eta bere ikasketak Tomas Rullerrek (Brno 2013-2014) zuzendutako Performance Estudion osatu zituen. Bere lana ikusizko entseguaren eta ekosistema artistikoen sorkuntzaren artean kokatzen da. Testuinguruarekin harremanean, lekua hartuz, aldaketan dagoen gizarte bateko indibiduoen sorkuntzan eta hauen identitatearen inguruko nozioetan jardun ohi du. Bere proiektuak, berehalako errealitate honekin elkarrizketan sortuak daude, testuinguru arautuen arteko eskuhartze artistikorako aukerak ezarriz.

Natacha Sansoz Arte ederretan diplomatua da Bordeleko Unibertsitatean (2005), bere praktika, lanean ari den lekuko testuinguruan eskuhartze zuzenean oinarritu ohi da. Asmo honekin, bere proiektuak mekanismo politiko, sozial eta ekonomikoak zalantzan jartzen ditu. Bere ikuspuntu artistikoa, komunitateetan proposatzen dituen ekintzen eta elkarlanen bidez elikatzen da, talde minorizatu edo kaltetuen integrazioa bilatzen duelarik.

“Habitación” erakusketa gune iraunkor bat da, prozesu artistikoetan eta publikoarekin partekatzeko moduetan jartzen duena indarra. “Habitación” guneko proiektuetaraartistak gonbidatzen dira elkarlanean aritzeko eta lana erakusteko prozesu moduan lantzeko, asteburuero irekitzen da herritarrentzat.

HABITACIÓNen BISITA ORDUTEGIA

  • Ostiraletan 17:00etatik, 20:00etara.
  • Larunbata eta igandetan 11:00etatik, 14:30era

Maite Pintok 2018ko Itzal Aktiboa Saria eskuratu du

2018ko Urriaren 05a

Bilboko Maite Pinto hautatua izan da Itzal Aktiboak antolatzen duen "GazteArtea", sorkuntza garaikidearen saridun gisa, The Kindness of Strangers proiektuari esker. Proiektu horrek Espainiako Gerla Zibilaren denboran Ingalaterrara igorriak izan ziren 4 000 haur errefuxiatuen historia kontatzen du.

Eluska Zabalok Nautilus Lanzarote saria irabazi du, Itzal aktiboa lehiaketaren karietara

2018ko Irailaren 17a

Itzal Aktiboaren partaide gisa Sorkuntza Gaztea Arte Garaikidea - Itzal Aktiboa sarian parte hartuz, Nautilus Lanzarotek Eluska Zabalo hautatu du bi asteko egonaldi artistikoa egiteko, 2019an, Lanzaroten (Kanaria uharteak).

Nautilus Lanzarote hotel-apartamentu multzo bat da, Lanzaroten. Ahalmen urriko pertsonei, ingurumenaren zaintzeari eta arte garaikideari zuzendua zaie. Badu hamar...

ZAZPI FINALISTA ITZAL AKTIBOA LEHIAKETAN

2018ko Irailaren 04a

Zazpi artista, zazpi finalista dira 2018ko Arte Garaikidearen alorreko Sorkuntza Gaztearen « Itzal Aktiboa » sariketaren karietara, beren obrak erakusketa kolektibo batean Donibane Garaziko Apezpikuen Presondegian urrian aurkeztuko dituztenak.

Nafarroako « Huarte » Arte Garaikideko Ekoizpen Zentroko Nerea de Diego ko-zuzendariaren lehendakaritzapean bildu epaimahaiak 34...

Nautilus Lanzarotek egonaldi artistiko bat proposatzen du, Itzal aktiboarekin bat eginez

2018ko Ekainaren 27a

Aurten, berriz ere, Sorkuntza Gaztea Arte Garaikidea - Itzal Aktiboa 2018ko sariaren karietara, Nautilus Lanzarotek artista gazte bati bi asteko egonaldi artistikoa proposatuko dio. Egonaldi artistiko hau Lanzaroten iraganen da (Kanaria uharteak).

Itzal aktiboa elkarteak du lehiaketa antolatzen, Euskal Kultur Erakundearekin eta Uharteko (Nafarroa) Arte Garaikideko Zentroarekin...

2 000 euroko saria eta bi egonaldi artistikoa, Nafarroan

2018ko Apirilaren 07a

Itzal aktiboa sariaren lehiaketa antolatzen dugu, Euskal Kultur Erakundearekin eta Uharteko (Nafarroa) Arte Garaikideko Zentroarekin partaidetzan.

Saria 2 000 eurokoa izanen da. Paraleloki, bi artista Uharteko Arte Garaikideko Zentroan gomitatuak izanen dira, egonaldi artistikoaren egiteko, 2019ko urtarrilaren 25etik, martxoaren 3ra.

Hautagaitzen aurkezteko azken epea 2018ko...

Mintzaldi bat Marythé Avella-ren eskutik: « Un regard d’artiste sur les linteaux basques »

2018ko Martxoaren 01a

Emazteen nazioarteko eguna dela eta, Itzal aktiboa elkarteak eta Donibane Garaziko Herriko Etxeak “UN REGARD D’ARTISTE SUR LES LINTEAUX BASQUES” mintzaldirat gomitatzen zaituzte atseginez, Marythé Avella-ren eskutik, 2018ko martxoaren 9an Donibane Garazin, Herriko Etxeko Ohorezko Salan, 18:30etan, eta ondotik hurrupaldira « Etxe ikurretatik » erakusketaren estreinatzera.

...

SORKUNTZA GAZTEAREN 2018ko ITZAL AKTIBOA SARIA – ARTE GARAIKIDEA

2018ko Otsailaren 22a

Gure elkarteak, berriz ere, Itzal aktiboa sariaren lehiaketa antolatzen du, 2018an, Euskal Kultur Erakundearekin eta Uharteko (Nafarroa) Arte Garaikideko Zentroarekin partaidetzan.

Lehiaketa irekia zaio 40 urte baino gutiago dituen eta Euskal Herrian (zazpi probintziak) bizi den edo Euskal Herriarekilako lotura pertsonal azkarra duen edozein artistari. Saria 2 000 eurokoa izanen da....

ARTEA NOKA, ARTEA HIKA - L'ART AU FéMININ XII

2018ko Urtarrilaren 31a

Emaztearen Nazioarteko Egunaren ospatzeko urte oroz -aurten hamabigarren aldikotz- antolatzen dugun erakusketaren karietarat, Marythé Avella artistak bere margolanak Donibane Garaziko Herriko Etxeko ezkaratzean erakutsiko ditu, martxoaren 6tik, asteartearekin, martxoaren 29a arte, ortzegunarekin.

Marythé Avellaren margolanek kultura tradizionala eta Pop Artea bateratzen dituzte,...

"Barruko agerpenak”: Keixeta margolari eta zeramikagile erakusketa Donibane Garazin

2017ko Irailaren 16a

Keixeta margolari eta zeramikagileak bere lanak erakutsiko ditu urriaren 5tik azaroaren 1era arte, Donibane Garaziko apezpikuen presondegian.

Erakusketa egunero egongo da zabalik, astearteetan izan ezik; ordutegia 11:00etatik 12:30era eta 14:30etik 18:30era. Sarrera doan.

Inaugurazioa urriaren 5ean izango da, 18:30etan, Apezpikuen Presondegian (Zitadelako karrikaren 41....

Juan Luis Baroja Collet - erakusketa Donibane Garazin

2017ko Ekainaren 05a

Erakusketa Donibane Garaziko Apezpikuen Presondegian (Zitadelako karrikan, 41) ekainaren 8tik uztailaren 23ra egunero izango da irekita, astearteetan izan ezik, 11:00etatik 12:30etara eta 14:30etatik 18:30etara, eta uztailak 1etik aurrera 10:30etatik 19:00arte irekita. Sartzea urririk.

Erakusketa artistaren presentziarekin inauguratuko da larunbatean,...

Gurekin harremanetan sar

segurtasun kodea

ItzalAktiboa - Zitadelaren karrika, 22 - 64220 DONIBANE GARAZI
+33671005723